'Gazta zati bat' dokumentala, bihar

Bihar emango dute Jon Maiaren dokumentala, 18:30ean, Niessen aretoan. Asteburuan izango dira ekimen potoloenak. http://www.youtube.com/watch?v=i4Sq8eO0ONc

Gure Esku Dagoren Eskutik Eskura ekimen sorta martxan dago, eta bihar, asteazkena, Gazta zati bat dokumentala emango dute, 18:30ean, Niessen aretoan. Dokumentala proiektatzearekin batera, solasaldia izango da Angel Oiarbide Gure Esku Dago mugimenduko dinamizatzaile eta Jon Maia dokumentalaren zuzendariaren eskutik. Asteburuko ekimen potoloen aurretik, ostegunean, hilak 6, pintxo poteo musikatua izango da arratsaldean herriko kaleetan barrena, eta gauean, 23:00etatik aurrera, musika, De Cyne Reyna tabernan Xabi Solano eta DZrekin (Esne Beltza sound system). Ekimen horren xedea erabakitzeko eskubidea aktibatu eta atxikimendua lortzea da. [box]

Asteburuko ekitaldiak

Otsailak 7, ostirala
  • 18:30: Eskuetan flashmoba Porrotx eta Oliverren (Eureka) eskutik, Koldo Mitxelena plazan.
Otsailak 8, larunbata
  • 13:30: Giza katea, Biteri tabernatik Merkatuzarrera.
  • 14:00: Bazkaria, Merkatuzarren.
  • 18:00: Kontzertuak, Zumardian.
  • 22:00: Kontzertuak, Niessen aretoan.
Otsailak 9, igandea
  • 12:00: Muxikoak, Herriko Plazan.
[/box]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.