Ustelkeriaren gaia landuko du Pikoketa taldeak
Larunbatean elkarretaratze bat egitekoa da Pikoketa Oarsoialdeko Talde Errepublikanoa, eta ekitaldi hori lantzeko, bihar, hilak 5, batzarra egingo dute 18:00etan, Merkatuzarren.
Egun horretan, hain zuzen, Cristina Borboikoak inputatu gisa deklaratuko du.
Horrez gain, apirilaren 14ra begira ekitaldiak prestatzen hasiko dira.