
Ama Guadalupekoako kadeteak
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeak bost urre eta hiru brontze lortu zituen asteburuan Hernaniko udal kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Kadete Mailako Judo Txapelketan.
Mutiletan, Joaquin Lopez (-50 kiloetan), Oier Goikoetxea (-55), Antxon Lekaroz (-60) eta Aritz Garcia (-66) igo ziren podioko goiko koskara. Nesketan, Maialen Ramosek jantzi zuen Gipuzkoako txapela, -63 kiloetan.
Brontzeko dominak Eneko Aragonek (-55), Iñigo Gonzalezek (-60) eta Alberto Mitxelenak (-66) lortu zituzten.
Emaitza horiekin, zortzi kirolariek apirilean egingo den Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera lortu zuten.