Inauteriak ate joka dira Errenteria-Oreretan

Prest dago 2014ko Inauterien egitaraua Errenteria-Oreretan. Datorren ostiralean, hilak 21, hasiko dira kaldereroekin, eta martxoaren 9ra arte luzatuko dira inude eta artzainekin bukatzeko. Kaldereroak hilaren 21, 22 eta 23an izango dira; inauteriak hilaren 27tik martxoaren 4ra bitartean, eta inude eta artzainak martxoaren 9an. Egitaraua Errenteriako Udalak eta herriko 22 eragilek osatu dute. [box]

Egitaraua

Hilaren 21a, ostirala
  • 15:00: Kaldereroen konpartsaren desfilea Beraungo auzoan, Beraun Berri ikastetxeak antolatuta.
Hilaren 22a, larunbata
  • 19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin batera. Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren, kanpamentua jarriko dute Gamon Zumardian.
Hilaren 23a, igandea
  • 11:00: Kalderero txikien konpartsa, Pasai txaranga eta Telleri Alde abesbatza. Telleri ikastetxetik irtengo dira eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 12:30: Kaldereroen kanpaldia, udal txistularien bandarekin, Herriko plazan.
Hilaren 28a, Ostiral Argala
  • 06:00: Txistularien Udal Bandaren diana, Etxeberrietan, Iztietan eta Alberga behealdean.
  • 11:30: Inauteri jaiaren desfilea erdialdean.Koldo Mitxelena Herri Ikastetxearen eskutik.
  • 15:00: Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan. Orereta Ikastolak antolatuta.
  • 18:00: Lapurdiko dantzen desfilea herriko kaleetan barrena, “Errenteria Musikal” Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
  • 19:30: Konpartsen aurkezpena, kiroldegian: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Intxaurtxiki, Boveda, Showtime, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia eta Telleri IGE.
Martxoaren 1a, Larunbat Inauteria
  • 12:00: Oarsoirriak taldeko Batukada herrikoia, Herriko plazatik aterata.
  • 18:30: Hainbat konpartsa ibiliko dira erdialdeko kaleetan: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Kaos eta Telleri IGE.
  • 19:00-22:00: Mozorro lehiaketa, Sindikato tabernak antolatuta. Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.
Martxoaren 2a, Igande Inauteria
  • 06:00: Txistularien Udal Bandak diana, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan.
  • 12:00: Hainbat konpartsa ibiliko dira erdialdeko kaleetan: Telleri    IGE,    Furius,    Kaos,    Odissey,    Eureka,    Alaia, Show Time, Intxaur-Txiki, Boveda, Errenteriako Jubilatuen elkarteak eta Danza-rin.
Martxoaren 3a, Astelehen Inauteria
  • 06:00: Txistularien Udal Bandak diana, Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota auzoetan.
  • 11:00: Irrien Lagunen dantza, Merkatuzarren.
  • 12:00: Lantzeko Inauterietako dantza tailerra haurrentzat, Merkatuzarren. Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea.
  • 16:30-18:30: Mozorro tailerra eta Inauteri festa, Merkatuzarren. Antolatzailea: Udal Ludotekak.
  • 16:45: Danza-rinen saioan, Sanmarkosenen.
Martxoaren 4a, Astearte Inauteria
  • 06:00: Txistularien Udal Bandaren diana, erdialdean.
  • 18:00: Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du, Sardina Ehorzketa iragartzeko. Irteera Amulleta elkartetik.
  • 19:30: Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik. Ereintza Elkartearen eskutik.
  • Jarraian: Bertsoak eta azken agurra, Herriko plazan. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako dute.
Martxoaren 9a, igandea (Inude eta artzainak)
  • 12:00: Piñata igandea, inudeen eta artzainen desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta.
[/box]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.