Areto softboleko Euskadiko txapelketa jokatuko du etxean Rentoksek

Igande honetan, hilak 23, Euskadiko Areto Softbol Txapelketa jokatuko da Galtzarabordako kiroldegian, Kadete eta Gazte mailetan. Bertan, Errenteria-Oreretako talde batek parte hartuko du: Rentoks. Partidak 14:30ean hasiko dira, eta talde guztiek denen kontra jokatuko dute. Partida gehien irabazten dituztenen artean jokatuko dute finala. OBB, Lazkao-Ordizia eta Atletico San Sebastian izango dira kontrarioak: Partidak
  • 14:30-15:20: Rentoks-Lazkao
  • 15:30-16:20: OBB-Atletico San Sebastian
  • 16:30-17:20: Atletico San Sebastian-Rentoks
  • 17:30-18:20: Lazkao-OBB
  • 18:30-19:20: OBB-Rentoks
  • 1930-20:20: Atletico San Sebastian-Lazkao
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.