

Inauterietako ekitaldiak behar bezala burutu ahal izan daitezen, hainbat neurri hartuko ditu udalak hurrengo egunetan eta, horien artean, aparkatzeko leku batzuk kenduko dituzte. Trafiko eragozpen gehienak igande goizean gertatuko dira, inauterietako desfilea irauten duen bitartean.


Olazabal Kirol Sarien lehen ekitaldiko gala egingo dute ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Hondarribiko gizon eta emakume kirolari onena, kirol talde onena eta kirolarekin harremana duen pertsona sarituko dituzte. Kirol departamentuak antolatu ditu sariak eta sarituak herritarren bozketaz aukeratuko dituzte.


http://www.youtube.com/watch?v=poxaWNxsBys&feature=youtu.be Hamarnaka lagun elkartu dira gaur, Biteri kalean dagoen Santander bankuaren bulegoaren parean, Jose Angel Serranoren egoera salatzeko. Era berean, martxoaren 6rako espero den enkantea geratzeko eskatu diote Santander bankuari. Bertan, Serranoren etxebizitza aterako dute enkantera.

Naica taldeak Saturnalia bigarren diskoa aurkeztuko du ostiralean Psilocybenean. Keu Agirretxea gitarristak joko du artista gonbidatu bezala. 22:00etan hasiko da eta 5 euro balio du sarrerak.