Guadalupeko Gotorlekura bisita egingo du Mintzalaguna egitasmoak

Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak Guadalupeko Gotorlekura bisita gidatua antolatu du martxoaren 8rako, doan. Ekintza irekia da baina, lekuak betez gero, Mintzalaguna egitasmoko partaideek lehentasuna izango dute. 12:00etan izango da bisita eta 20 lagunentzako tokia dago. Gaurtik eman daiteke izena, martxoaren 5a arte. Telefonoz egin daiteke, 688 86 53 98 zenbakira deituta edo mailez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.