2014/3/1

Irunen, zeruan hodeiak, lurrean konpartsen kolorea

Arratsaldean egin dute inauterietako lehen desfilea Irungo konpartsek, Bihar eguerdian egingo dute bigarrena. Euriari aurre egin diote ehunka dantzariek, eta gehienak plastikoz babestuta, pausoak elkarren ondoan egiteari ekin diote. http://youtu.be/tRXwWw7vBy8

irungo hitza

Lantz izan da Irun

oarso bidasoko hitza
Duintasun martxa

Irrizaleen batukadaren burrunbek esnatu dute Orereta

http://www.youtube.com/watch?v=ES4hMR3Idbw&feature=youtu.be

Errenteria-Oreretako konpartsak, prest

Atzo arratsean aurkeztu zituzten Errenteria-Oreretako konpartsek euren dantzak eta abestiak, jantzi ikusgarriekin. Galtzarabordako kiroldegia lepo bete zen, ia 1.000 ikuslerekin, horren berri izateko. http://youtu.be/ddgIwySL9B8

Euriak ez du inauterietako desfilea zapuztu

http://www.youtube.com/watch?v=YAb53X3pNVw&feature=youtu.be

Shirley Templek eta John Waynek ez lukete hobeto egingo

Fort Apatxe bihurtu da Pasai Donibane. Inauterien barruan pelikula horren gaineko karakterizazioa eman diote herriari, eta sanjuandarrak bakeroz eta indioz mozorrotu dira, hori bai, euskaraz. http://youtu.be/Tj9fkbNvIhQ

olatz mitxelena

Irunen, gaur, Euskal Herriko inauteriak eta konpartsak

2:00etan abiatuko da Euskal Herriko inauteria Irunen, Pio XII plazatik. Aurretik, ordea, hainbat dantza eta musika talde baserrietatik ibili dira euskal inauterien barruko ekimenetan. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, konpartsen desfilea abiatuko da Letxunborrotik. Ondoko bideoa atzo Amaia KZn egin zen aurkezpenekoa da. http://youtu.be/k5iXO0cYRv4

irungo hitza
Gehiago