'Abortua: 80ko hamarkadara atzera' hitzaldia, ostegunean
Maria Angeles Alvarez psikologoak abortuaren gaineko hitzaldi bat emango du ostegun honetan, hilak 6, 19:00etan, Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartean: Abortua, 80ko hamarkadara atzera.
Hitzaldi hori Maialen emakumeen elkarteak antolatu du. Lydia Boticario elkarteko presidenteak azaldu duenez, ez dute gaia kasualitatez aukeratu: “PPren Abortuaren Lege Erreformak 80ko hamarkadara garamatza, emakumeek Frantzia edo Ingalaterrara joan behar izaten zuten garaira, ekonomikoki posible bazuten”. Legea aurrera ateraz gero, “alabek amek defendatu zutena defendatu” beharko dutela gaineratu du.