Emakumeei zuzendutako kirol ekintzak, kiroldegian

Martxoaren 8ko Emakumeen Egunari lotuta, emakumeei zuzendutako ekintzak egingo dituzte Errenteria-Oreretako udal kiroldegietan. Hala, bihar, martxoak 5, gimnasia abdominal hipopresiboaren gaineko saio bat egingo dute. Sabelaldeko giharrak eta zoru pelbikoa indartzea du helburu. Ostiralean, hilak 7, Emakumea eta kirola gaia landuko dute hitzaldi batean, 19:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Azkenik, larunbatean, hilak , Sh’bameko (dantza modernoa) eskola berezia emango dute, eta seme-alabek ere aukera izango dute joateko. Hori, 12:00etan izango da Fanderiako igerilekuan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.