Haurrentzako tailerrak, Galtzarabordako kiroldegian

Musikaren jolasean, Goazen piztiarena egitera, Igerilekuan senideekin jolasean eta Talde lanean jolastean. Horiek Galtzarabordako Udal Kiroldegian martxorako egin duten eskaintza 2001-2008 urte artean jaio diren haurrentzat. Larunbat honetan, hilak 8, egingo dute lehenengo tailerra, eta larunbatero errepikatuko dituzte. Tailerrak 16:30etik 18:00etara izango dira 2005-2008 urteetan jaiotako haurrentzat, eta 18:00etatik 19:30era 2001-2004 urteetan jaiotakoentzat. Izena eman daiteke dagoeneko. Doan izango da familia harpidetza daukatenentzat, eta 2 euro, gainontzekoentzat. Gainera, harpidedun bakoitzak lagun bat ekartzeko aukera izango du, eta horrentzat jardueraren prezioa 3 euro izango da. Harpidedun ez diren haurrentzat kostea 4 euro izango da. Tailerrak
  • Martxoak 8. Musikarekin jolasean.
  • Martxoak 15. Goazen piziarena egitera!
  • Martxoak 22. Igerilekuan senideekin jolasean.
  • Martxoak 29. Talde-lanean jolasten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.