Pontikan entzungo dira igandean txistu doinuak
Udal Txistulari Taldea Pontika auzoan ibiliko da, igande goizean, 09:00etatik aurrera. Hauek izango dira joko dituzten doinuetako batzuk Gorosarri (Eduardo Gorosarri. Mold. Jose Ignacio Ansorena) eta Ume eder bat (J.M Iparragirre. Mold. Jose Ignacio Ansorena). Erdialdetik ere pasatuko dira, eta orduan, Sarriegiren Inudeak eta Artzainak obra joko dute. Izan ere, inude eta artzainen desfilea izango da egun horretan.