"Landare, Idoia eta euskal gazteria libre" aldarrikatu dute Errenteria-Oreretan

Bukatu da Madrilen 35/02 sumarioaren epaiketa, Herriko tabernen auzia bezala ezagunagoa. Horren harira elkarretaratzea egin zuten atzo Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, eta ondoren Landare elkartearen aurrean argazkia atera zuten bertan izan zirenek. Landare elkartea eta Idoia Arbelaitz auzipetuta egon dira epaiketa horren barruan, horregatik atzoko pankartan Landare, Idoia eta euskal gazteria libre leloa erabili zuten.
Elkarretaratzea Herriko Plazan

Elkarretaratzea Herriko Plazan

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.