Benidormera doaz Errenteria-Oreretako El Parque elkarteko adinekoak

Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra Benidorm aldera (Alacant, Herrialde Katalanak) joango dira Galtzarabordako El Parque adinekoen elkartekoak. Oasis izeneko hotelean hartuko dute ostatu, eta bidaiaren prezioa, orotara, 350 eurokoa da. Horrela, izena emateko epea zabaldu dute elkartekoek: asteartero eta ostegunero, 16:30etik 19:00etara egin daiteke hori egoitzan bertan. Bestela, 943 52 57 13 telefono zenbakira ere dei daiteke izena emateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.