Aski Da taldeak etxean joko du

Paranoia disko berria aurkeztuko du Errenteria-Oreretako Aski Da taldeak. Rock doinuak joko ditu larunbatean, hilak 22, 23:30ean, Touring tabernan (Gamon Zumardian dago). Bost abestiz osatutako diskoa da, Kien Pudiera, Paranoia, Ludópata, Pesadilla eta Txin Txin, Pon, Pon. Hain zuzen, lehenengo single-a izan den Kien Pudiera-n Fermin Muguruzaren kolaborazioa izan dute. Aire berriak eman dizkiote taldeari. Ahotsean Iker Tolosa eta Aintzane Aintza ariko dira. Sergio dago baterian, Jon baxuan, Igor gitarran eta Xabi beste gitarran. 150 kopia atera dituzte, eta 5 euroan saltzen dira (8 euro postaz bidaliz gero). Horretarako askitaldea[abildua]hotmail.com helbidera idatzi daiteke edota Facebooken www.facebook/askidataldea helbidean. Edonola ere, Interneten dohainik jarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.