Batzokiko Udaberri txapelketako finalean da

Ostiral honetan, hilak 21, jokatuko du Batzokikok 2. mailako Udaberri txapelketako finala, gomazko paletan, Azkoitia 1 taldearen kontra. Pagoaga eta Agirrek osatuko dute Batzokikoren bikotea. Txapelketa sendoa egin dute, eta final erdietan erraz nagusitu ziren Soraluzeren kontra: 25-10. Finala 20:00etan hasiko da, Fanderiako pilotalekuan. Partida bakarrera izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.