EMKE eta Donostiako orfeoiaren kontzerturako sarrerak salgai daude

Gaurtik aurrera erosi ahal izango dira EMKEren bandak eta Donostiako Orfeoiak emango duten kontzerturako sarrerak. Kontzertua apirilaren 5ean (larunbata) izango da, 20:30ean, Fatimako parrokian. Sarrerak 10 euroan daude salgai kulturgunean, baina EMKEren webgunean ere eros daitezke, 10,90 euroan. EMKEk gonbidatu du orfeoia elkartearen 150. urteurrena dela eta. Sainz Alfarok zuzenduko ditu egun horretan, eta dagoeneko piezak lotuta dituzte. Bandak Jesus Guridiren El caserío-ren sarrera joko du, baita Tomas Araguesen Gallarda eta Hans Zimmerren Gladiator ere. Abesbatzak eta bandak Iñaki Urkizuren Kantaldia, Jesus Guridiren Eusko Irudiak, Vicente Behobideren Rapsodia vasca eta Alexander Borodinen Danzas polovtsianas de El príncipe Igor interpretatuko dituzte.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.