Argazki digitalen rallya Aiako Harrian egingo dute

Urdaburu mendizale elkartearen eskutik, argazki digitalen rallya egingo dute maiatzaren 18an: Jesus Hospitalerren oroimenezko III. argazki digitalen rallya. Aurtengo berritasuna tokia izango da, Aiako Harrian egingo baitute. Urdabururen egoitzan bilduko dira, 09:00etan, eta ibilgailuren bat eramatea gomendatu dute. Ez dutenei begira, ibilgailuen arabera antolatuko dira nola igoko diren. 09:00etatik 14:00etara izango da lehiaketa. Dagoeneko izena eman daiteke, eta azkeneko eguna maiatzaren 15a izango da. Horretarako Urdabururekin harremanetan jarri beharko da urdaburumendizale[a bildua] euskaltel.net helbidean edo egoitzan bertan, 19:00etatik 21:30era, astearte eta ostegunetan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.