Fernando Tuñon eta Jabi Arenaza garaile Niessen elkarteko mus txapelketan

Alberto Carretero eta Juan Mari Flañoren aurrean nagusitu dira Fernando Tuñon eta Jabi Arenaza Niessen elkarteak antolatutako Mus Txapelketan. 4-1 geratu zen markagailua. Hirugarren postuaren kontra borrokatu zuten Igor Zubieta eta Jabi Baquedanok, Juan Cubero eta Felix Piloñak. Azkenean, lehenengoek irabazi zuten, 4-0. Bosgarren geratu ziren Xabier Peso eta Jesus Alvarez, seigarren Juan Garcia eta Dani Aldai, zazpigarren Quino Arevalo eta Mikel Perkaz eta zortzigarren Jose Luis Basilio eta Jabi Gonzalo. Guztira, 32 bikotek parte hartu dute txapelketaren laugarren ekitaldi honetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.