Txakurren erakustaldia gaur izango da

Joan den asteburuan euriarengatik bertan behera utzi behar izan zuten txakurren erakustaldia, Iztietan. Auzo hori izan da, hain zuzen, txakur kaken kontrako kanpaina martxan jartzen lehena, eta prestatutako ekintzen barruan dago txakurren erakustaldia. 12:00etan izango da Diputazio plazan. Bertan, auzoko txakurrek eta euren jabeek parte hartu ahal izango dute, eta ibilalditxo bat egin ondoren, txakur kaken gaineko kanpainaren berri emango diete, eta kakak jasotzeko zorro batzuk emango dizkiete opari. Ekitaldi hori Gurekin auzo elkarteak antolatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.