Javi Fermin eta El Privilegioren jazza, De Cyne Reynan

Javi Fermin

Javi Fermin

Kontzertua izango da ostegun honetan ere Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan. Javi Ferminek El Privilegio bandaren laguntzarekin batera joko du, 22:30etik aurrera. Swing, jazz eta bossa nova estiloak lantzen ditu Javi Ferminek, eta kanta xumeak baina sinpleak ez direnak proposatuko ditu. Horiek guztiek helburu bat izango dute: energia positiboa transmititzea. Kanta propioez gain, Joan Manuel Serrat, Antonio Vega edota Van Morrisonen bertsioak ere joko ditu. El Privilegio banda, berriz, ibilbide luze eta zabaleko musikariek osatzen dute: Paco Diez (bateria), Paul San Martin (pianoa) eta Sergio Villar (gitarra).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.