Errigora egitasmoa azalduko dute

Erriberan izaten diren produktuak ez dira Euskal Herri iparraldean izaten, eta hala, Errigora izeneko egitasmo bat sortu dute. Horren helburua Nafarroako produktu horiei bide berri bat irekitzea da; alegia, Nafarroako ekoizle eta Euskal Herriko kontsumitzaileen arteko harreman zuzena abiatzea. Egitasmo horren nondik norakoak emango dituzte ostegun honetan, hilak 3, 19:00etatik 20:00etara, Lau Haizetararen egoitzan. Bertan parte hartuko du egitasmoko kide batek. Ekintza hori Saretuz proiektuak (lehengo Gure Esku) antolatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.