
Duintasunaren mobilizazio bat
Murrizketekin amaitu eta baldintza duinak eskatzeko herriko plazan hitzordua egin du astelehenean 11:00etatik aurrea Duintasuna, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak. Botiken berrordainketa, pentsioen jesitsiera, eta eros ahalmenaren murrizketa salatuko dituzte elkarretaratze horretan baina baita gazte askok pairatzen duten egoera ere: “Langabezian daude gehienak eta lana dutenak, egoera ezegonkorrean daude, soldata bajuekin, ordu mugarik gabe…”
Eragingo dieten erabakiak hartu behar dituzten guneetan presentzia izan nahi dutela esan du bestalde Duintasunak eta indarrak biltzen jarraitzeari ezinbesteko iritzi dio, “egoera honek guztiei eragiten digulako eta gaur ez badugu ezer egiten, bihar beranduegi izan daiteke”.