Hizkuntza irizpideak bertan behera uzteko agindua salatuko dute asteazkenean

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiari eta udalei hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindu die. Neurri horren aurrean, Kontseiluak elkarretaratzeak deitu ditu asteazken honetarako, hilak 15. Errenteria-Oreretan ere egingo dute, 19:30ean Herriko Plazan. Kontseiluaren arabera, hizkuntza normalizatzeko ezinbestekoak dira maila politikoan hizkuntz politikak, eta gaineratu du hizkuntza komunitateak eskubidea duela bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko “inolako kanpo esku-hartzerik gabe”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.