Apirileko Azoka izango da ostiraletik igandera

Aljarafe Andaluziako kultur zentroak zazpigarrenez antolatu du Apirileko Azoka, Errenteria-Oreretan. Bihar, ostirala, hasiko da, 19:00etan egingo duten inaugurazioarekin, eta igandera arte iraungo du. Ordura arte, musika, dantzan eta Andaluziako jaki eta edariak probatzeko aukera izango da.

Aljarafe Andaluziako kultur zentroak zazpigarrenez antolatu du Apirileko Azoka, Errenteria-Oreretan. Bihar, ostirala, hasiko da, 19:00etan egingo duten inaugurazioarekin, eta igandera arte iraungo du. Ordura arte, musika, dantzan eta Andaluziako jaki eta edariak probatzeko aukera izango da.

Egitaraua

Ostirala
  • 19:00: Inaugurazioa alkatea eta zinegotziak bertan direla
  • 19,30: Ohorezko ardia agintari eta gonbidatuentzat
  • 20:00: Dantza etengabea, sevillanen doinuan
  • 23:00:  Amigos del Sur taldearen emanaldia
  • 02:00: Itxiera.
Larunbata
  • 12:00: Sevillanak, ardoa eta tapak.
  • 12:30: Sevillana dantzak ikasteko tailerrak haurrentzat:
  • 12:30-13:30: Pintxopotea.
  • 13:30: Sevillanak eta tapak.
  • 19:00: Flamenko emankizun ikusgarria ondorengoen partaidetzarakin: Berriketan (txalaparta), La Pulga y su grupo, Vane Montero y su grupo.
  • 00:00: Salbe errozieroa.
  • 02:30: Itxiera.
 Igandea
  • 11:00: Gonbidatutako talde eta abesbatzen emanaldia: Lasarte-Oriako Semblante Andaluz abesbatza errozieroa, Arrasateko Al Andalus abesbatza errozieroa, Errenteriako Concha Rociera  abesbatza errozieroa, Andoaingo Triana abesbatza errozieroa eta Errenteriako Aljarafe abesbatza errozieroa.
  • 13:00: Dantza sevillanen doinuan, ardoa eta tapa.
  • 18:00: “Aljarafe” dantza taldearen emanaldi ikusgarria
  • 20:00: Errifaren zozketa.
  • 21:00: Itxiera.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.