Kolonbian da Kukai dantza konpainia

Herritmo ikuskizuna

Herritmo ikuskizuna

Bogotako Jaialdi Iberoamerikarrean parte hartuko du egunotan Kukai dantza konpainiak. Dagoeneko han dira dantzariak, eta astelehenera bitartean, hamar emanaldi izango dituzte. Jaialdi hori arte eszenikoetako handienetako bat da, eta hemezortzi herrialde eta ehundik gora ikuskizun aurkeztuko dituzte. Handik bueltan lotuta dituen ikuskizunak honakoak dira: Herritmo, hilaren 18an Bilbon, eta Hnuy Illa hilaren 25ean, Bartzelonan. Maiatzean, berriz, Leioako Umore azokan parte hartuko du, eta Gelajauziak ikuskizuna estreinatuko du. Cesc Gelabert koreografo entzutetsuarekin elkarlanean egindako lana da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.