2.000 litro olio saltzera iritsi nahi dute

Errigorako olioa saltzen ari dira Errenteria-Oreretan, eta gaur arratsaldera arte jasoko dituzte eskaerak. Dagoeneko Cascanteko (Nafarroa) 1.840 litro olio saldu dituzte, eta erronka 2.000 litrora iristea da. Bi mota olio daude eskuragarri 5 litroko bidoietan: oliba olio birjina estra konbentzionala (16,5 euro) eta ekologikoa (22 euro). Horretarako, jarraian azaltzen den inprimakia bete beharko da (hemen klik egin), eta honako posta elektroniko honetara bidali: saretuzp[abildua]gmail.com. Errigora izeneko ekimenaren bidez Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari eta nekazari txikiei lagundu nahi zaie.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.