Erabakitzeko eskubidearen alde dantza egingo dute Errenteria-Oreretan

Dantza zati bat ekitaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok maiatzaren 10erako. Modu horretara, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du, dantza eginez. Aurretik, ordea, entseguak izango dira. Hala, maiatzaren 3an, Niessengo balio anitzeko gelan elkartuko dira, 12:00etan. Irekia da, eta edonork parte hartu ahal izango du. Egun handia maiatzaren 10ekoa izango da. Eguerdian elkartuko dira dantzatzeko Zumardian, eta ondoren, argazki erraldoia aterako dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.