Hibaikak bi domina lortu ditu Euskadiko Batel Txapelketan

Euskadiko txapelketako Senior Mailako neskak

Euskadiko txapelketako Senior Mailako neskak

Bi dominekin bueltatu da Legutiotik (Araba) Errenteria-Oreretara Hibaika arraun elkartea. Bertan, Euskadiko Batel Txapelketa jokatu zuten larunbatean eta igandean. Maila onena neska seniorrek eman zuten zilarrezko domina eskuratu baitzuten. Etorkizun Mailako neskak ere bikain ibili ziren, brontzezko domina jantzita. Gazte Mailako mutilak, berriz, seigarren geratu ziren. Etorkizun Mailako neskek bi aste barru, hilaren 26 eta 28an, Espainiako Batel Txapelketan parte hartuko dute, Camargon (Kantabria, Espainia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.