Iñigo Cervantesek Conde de Godoko final zortzirenak jokatuko ditu

Iñigo Cervantes tenislariak Bartzelonako Conde de Godo txapelketako final zortzirenetarako sailkatu da, bigarren errondan Dimitri Tursonov errusiarra gainditu eta gero (7-5, 0-6 eta 6-3). Urte eta erdi pistetatik kanpo egon eta gero iritsi da hondarribiarraren lorpena.

Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak Bartzelonako Conde de Godo Masters 500 txapelketako final zortzirenetarako sailkatu da, bigarren errondan Dimitri Tursonov errusiarra gainditu eta gero (7-5, 0-6 eta 6-3). Final zortzirenetan izango duen aurkaria gaur ezagutuko da eta David Ferrerren eta Teymuraz Gabashviliren arteko partidaren irabazlea izango da. Cervantes oso pozik azaldu da lortutakoarekin, lehen aldia baita ATP txapelketa batean hain gora iristen dena. Gainera, urte eta erdi pistetatik kanpo egon eta gero iritsi da lorpena, min hartuta egon baita; zortzi hilabetean lau ebakuntza egin behar izan zizkioten aldakan, ukondoan eta Akilesen tendoian. Arazo fisikoak gaindituta, munduko ehun tenislari onenetako bat izateko helburuari heldu dio berriro hondarribiarrak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.