Irungo liburutegiak egindako bi ekarpen Euskal Liburutegi Digitalean ikus daitezke

Irungo udal liburutegiak gordetako bi dokumentu fondo Liburuklik Euskal Liburutegi Digitaleko fondo bilduman ikus daitezke dagoeneko. Fernandez Muñoz familiak eta Koldo Narvarte Olazabalek emandako fondoak dira erakusgai jarri direnak. Lehenak, 20. eta 50. hamarkaden artean hirian eta bertako bizilagunei ateratako irudiak biltzen ditu, Irungo sutearenak tartean. Narvarteren ekarpena bere aldetik bibliografikoa da. Euskal Liburutegi Digitalaren proiektua Hispana zein Europeana sareen barruan dago; hau da Espainiako eta Europako Liburutegi Digitalen sareetan hurrenez hurren. Proiektua Europako Batzordeak kudeatzen du.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.