7703 zenbakia, Sagardo Eguneko irabazlea

Sagardo Eguneko zozketak badu irabazlea: 7703 zenbakiaren jabea. Pertsona horrek bi lagunentzako bazkaria edo afaria irabazi du Donosti sagardotegian (Errenteria-Oreretan dago). Zozketarako txartelak edalontzia eta zapiarekin batera banatu zituzten. Sagardo Eguneko antolatzaileak pozik agertu dira jendearen erantzunarekin kontuan hartuta, hainbat alderdi ez zirela aldekoak izan: eguraldia, Pazko astea zela eta oraindik jendea oporretan zegoela… Goizean eta arratsaldean giro polita izan zen Koldo Mitxelena plazan eta Zumardian, eta 36 sagardogileren sagardoa probatzeko aukera izan zen. Oraindik argazki guztiak ikusi ez dituenak aukera dauka hemen egiteko: oarsobidasoa.hitza.info/irudiak 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.