Bizikleta bat lapurtzeagatik atxilotu dute gizon bat

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20 urteko gizon bat atxilotu dute Errenteria-Oreretan trasteleku batetik bizikleta bat lapurtu eta gero kalean salerosten saiatzea leporatuta. Hainbat pertsonari eskaini ziela gaineratu du Segurtasun Sailak, eta horietako bat, uniformerik gabeko ertzain bat zela. Ertzaintzaren arabera, ordu batzuk lehenago lapurtu zuen bizikleta Gaztaño auzoko etxebizitza batean. Paseatzeko modelo bat da, eta 375 euroko balioa dauka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.