Igeriketa egokituko lehiaketa bat izango da larunbatean, Galtzarabordan

Sara Carracelas Igeriketa Lehiaketa izango da larunbat honetan, maiatzak 3, 16:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Bertan, igeriketa egokituko igerilariek parte hartuko dute. Hainbat proba eta estilo landuko dituzte: librea, bizkarra, tximeleta… Lehiaketa 16:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da. Horrenbestez, Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da erabiltzaileentzat, 14:30etik aurrera. Beste instalazioak, berriz, irekita egongo dira ohiko ordutegian. Edonola ere, ordutegi horretan joan nahi izanez gero, Fanderiako igerilekua irekita izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.