Herri Urratserako autobusak antolatu ditu Saretuz egitasmoak

Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute datorren igandean, hilak 11, Senperen, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Errenteria-Oreretako Saretuz egitasmoak. Autobusa Zumarditik irtengo da 8:30ean eta Senperetik bueltan, berriz, 19:00etan. Interesdunek inprimakia bete behar dute. Autobuserako txartelak berriz, hilaren 11n bertan, geltokian izango den arduradunak izango ditu. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 12 urtera bitarte berriz, 5 euro. Saretuzek herritar guztiak deitu ditu Herri Urratsekin bat egitera, “elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.