Gure Esku Dagoren ekimenez, eta Erabakitzeko Eskubidearen Astearen egun handi gisa, Gure Esku Dago Eguna egiten ari dira gaur Oiartzunen. http://youtu.be/eaL5oRVT2Xg
Ekainaren 8a bidearen bueltan da, eta data hurbildu ahala biderkatzen doaz han eta hemen erabakitzeko eskubidearen alde jendartearen inplikazioa lortzera bideratutako jarduerak. Errenteria-Oreretan ere, bada deialdirik. Kantu jirak bat egingo du iniziatibarekin eta eguerdian irten dira kantari Herriko Plazatik. 13:00etan berriz, Dantza Zati Bat egin dute zumardian, ondoren, han bertan talde argazki "erraldoia" egiteko. Antxon ere metroak eta elastikoak saltzeko mahai jarriko dute gaur, eta baita Donibanen ere. Azken hauek bi autobus bete nahi dituzte ekainaren 8rako. Irunen ere, mosaiko erraldoia osatu dute gaur eguerdian eta eta metroak saltzen aritu dira San Juan plazan. Baita Hondarribian ere, zumardian. Bihar, azkenik, Irungo Gure Esku Dago-k antolatuta Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da Landetxako auzo elkartean, 19:00etan. http://youtu.be/PDsT3_4jUwE
Zapore goxoekin emango dituzte gaur bukatutzat herri olinpiadak Hondarribian, eta ez soilik koadrilen arteko lehian jardunaldi hauetan guztietan izan duten giroarengatik. Gaurko lehian, besteak beste, pintxo txapelketan aritu dira taldeak nor baino nor. Bost pintxo prestatu ditu koadrila bakoitzak eta horietatik bat finalerako hautatu. Pintxo irabazleak erabakitzeko David de Jorge sukaldariaren laguntza izango dute. http://youtu.be/yNYuIBhKKes