Herri olinpiaden sua gaur itzaliko dute Hondarribian, festa itzelarekin
Zapore goxoekin emango dituzte gaur bukatutzat herri olinpiadak Hondarribian, eta ez soilik koadrilen arteko lehian jardunaldi hauetan guztietan izan duten giroarengatik. Gaurko lehian, besteak beste, pintxo txapelketan aritu dira taldeak nor baino nor. Bost pintxo prestatu ditu koadrila bakoitzak eta horietatik bat finalerako hautatu. Pintxo irabazleak erabakitzeko David de Jorge sukaldariaren laguntza izango dute.
http://youtu.be/yNYuIBhKKes
hondarribiko hitza
Oarsoaldea
Zapore goxoekin emango dituzte gaur bukatutzat herri olinpiadak Hondarribian, eta ez soilik koadrilen arteko lehian jardunaldi hauetan guztietan izan duten giroarengatik. Gaurko lehian, besteak beste, pintxo txapelketan aritu dira taldeak nor baino nor. Bost pintxo prestatu ditu koadrila bakoitzak eta horietatik bat finalerako hautatu. Pintxo irabazleak erabakitzeko David de Jorge sukaldariaren laguntza izango dute.
Ondoren, bazkaltzera bilduko dira parte hartzaile guztiak: 300 lagun inguru, eta sabelak ederki beteta jarraituko du lehiak, mahaiaren bueltan; bertso probarekin lehenbizi eta karaokearekin ondoren. Azkenik, 19:30erako, sari banaketa eta agurra iragarri dituzte. Hori bai, jaia biribiltzeko kontzertua izango da. Herriko bi taldek joko dute lehenik eta ondoren DJ Aristik eta DJ Kanupik girotuko dute Zumardia. Azkenik Ezten Giro taldearekin dantzaldia izango da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.