Larunbat honetan, hilak 17, Guadalupeko gotorlekua bisitatzeko aukera izango da berriro, 11:00etan. Ordubeteko bisita izango da eta sarrerak si euro balio ditu. Nahitaezkoa da osteguneko 18:00ak baino lehen erreserba egitea, Arma Plaza Interpretazio Zentroan. Bertara joanda egin daiteke,
posta elektronikoz edo 943-643677 telefonora deituz. “Gutxieneko kopurua lortzen ez bada, ekimena bertan behera geratu dela jakinaraziko da”, azaldu du udalak.