2014/5/14

Mikel Goñiren partida, Zamalbideko jaietan

Gaur da azken eguna olinpiadetako zozketan parte hartzeko

Parte hartzeko bidali 'olinpiadak + izen abizenak' whatsapp edo SMS bidez 647 32 28 36 zenbakira.

hondarribiko hitza
Aspaceren egoitza berriaren kanpoaldea

Aspaceren egoitza berriak erraztasun guztiak eskaintzen dizkie erabiltzaileei

Bidasoaldeko Aspaceren egoitza berria abian da dagoeneko. Eskualdeko erabiltzaile helduei erraztasun guztiak eskaintzeko helburuarekin eraikitako gunea da, non domotikak garrantzirik handiena bereganatzen duen. Etxebizitzak, eguneko zentroa, eta lehen arreta eta kanpoko zaintza zerbitzuak hartzen ditu bere baitan eraikinak. Denera, 1041 metro koadroko azalera dauka Alberto Larzabal kaleko lehen zenbakian kokatutako egoitza berriak.

irungo hitza

Urdina erabiltzeagatik apirileko Urrezko Edukiontzia, Behobira

Behobia auzoak irabazi du Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) Irunen eta Hondarribian abian duen Urrezko Edukiontzia kanpainako apirileko erronka. Edukiontzi urdina gehien erabili dutenak izan dira behobiarrak. Larunbatean kale animazioz ezagutaraziko dute kanpiana Hondarribian.

hondarribiko hitza
Granabot lehiaketa
Gehiago