Palako herriartekoan Olaberria izango du aurrean Oiartzunek

Larunbatean hasiko du Oiartzungo taldeak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, paleta larruz eta pala motz kategorietan. 18:00etan hasiko dituzte joaneko partidak Madalensoron, Olaberria taldearen kontra. Bueltako partida hurrengo asteburuan jokatuko dute. Zail izango du Oiartzunek aurrera egitea, Olaberria faboritoetakoa baita. Gaztez eta beteranoz osatutako taldea egin du Oiartzunek. Honakoak dira taldekideak: Antxin Ezkerro, Oinatz Aizpuru, Jon Juanes, Martxel Leoz, Joseba Azpiroz, Jon Irigoien eta Orkatz Argote.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.