Errenteria eta Bergararen arteko pilota partidak, batetik, eta Errenteria eta Andoianen arteko pala partidak, bestetik, ikusteko aukera izango da, bihar, larunbata, Fanderiako pilotalekuan. Herri arteko txapelketaren barruko partiduak dira, eta 16:30ean hasiko dira. EPLEk aurreratu dutenez, sarrera doan da.
Gaineratu dutenez, lehenengo aldia da, herri arteko txapelketaren barruan, esku pilota eta pala pilotak batera ikusteko aukera izango dela, Fanderiako pilotalekuan.
EPLEren arabera, Bergaran jokatutako joaneko partidetan kadete eta seniorrek galdu egin zuten, eta gazteek irabazi. Andoainen kontrako larunbateko partidak, berriz, joanekoak izango dira. Iaz finalerdiak jokatu zituzten bi herriek.
Honako partidak izango dira:
- Errenteria-Bergara (kadeteak)
- Errenteria-Bergara (gazteak)
- Errenteria-Bergara (seniorrak)
- Errenteria-Andoain (larruzko paleta, seniorrak)
- Errenteria-Andoain (pala motza, seniorrak)