Mikel Markezek bira egingo du Nokarekin, AEBetatik

Datozen asteetan AEBetan izango da Mikel Markez bakarlari errenteriarra, Noka Kaliforniako taldearekin batera: Nokez Tour. Datorren ostegunean emango dute lehen kontzertua Bakersfield-en (Kalifornia), eta azken kontzertua ekainaren 7an izango da, Ontarion (Oregon). Tartean, Los Angelesetik, Gardnerville (Nevada) eta Boisetik (Idaho) pasatuko dira. Noka taldeko Chinokoa da (Kalifornia), eta bertako taldekideak jatorriz euskal herritarrak dira. Andrea Bidart, Begoña Echeverria eta Cathy Petrissans. A capella kantatzen dute, eta noka emakumeen artean hitz egiteko moldea aldarrikatzen dute beren kantuetan eta jarreratan. Markezentzat laugarren aldia izango da AEBetan kantatzen duela.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.