Proposamenak biltzen hasi dira lehen parte hartze tailerrean

Xenpelar Etxean bildu dira prozesuaren lehen saioan

Xenpelar Etxean bildu dira prozesuaren lehen saioan

Errenteria-Oreretako aurrekontuen gaineko lehenengo parte hartze tailerra egin dute  Xenpelar Etxean, gaur goizean. Farapi antropologia aholkularitza enpresako Jone Karrerak gidatu du saioa. Oarsoaldeko lehen bilerak “pixka bat makalak” izan direla onartu duen arren, pixkanaka parte hartzea handitzen doala adierazi du. Hala, Lezoko azken bileran 12 lagun elkartu zirela azaldu du, Pasai Donibanen 14, eta Oiartzunen 16. Horiek horrela, kolektibo bereziekin gertuko komunikazioa lantzen hasi direla ere kontatu du Karrerak. Oso “jarrera ona” agertu dute kolektibo horiek Karreraren arabera, baina hala ere, tailerretan ez dutela parte hartuko argi dauka saioko gidariak. Zentzu horretan, parte hartzea era indibidualean ahalbidetzen duten bideak emaitza onak ematen ari direla adierazi du: “Lezon eta Errenterian gutun dezente jaso ditugu; izan ere, pertsona batzuk nahiago dute esku orria bete eta herrian kokatutako postontzietan utzi”. Hurrengo parte hartze tailerra hilaren 21ean asteazkenarekin egingo dute, Xenpelar Etxean berriz ere, 19:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.