Auzo konposta ikastaroa izango da Agustinetan

Bihar, hilak 20, auzo konposta ikastaroa emango dute Agustinak auzoan, 18:00etan, auzo elkartean. Jose Manuel Ferradas zinegotziak aurreratu duenez, ikastaroa iniziatiba horretan parte hartzeko interesa dutenei zuzenduta dago. Hala ere, oraindik lekuren bat geratzen dela jakinarazi du, eta beraz, interesa edukiz gero, horiengana ere zabaldu du deialdia. Baldintza bakarra Agustinak auzoan bizitza da. Norbaitek joan ezin badu, Ingurumen Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diote (943 44 96 03 edo ingurumena[abildua]errenteria.net. Erabiltzaileen kupoa betetakoan, iniziatiba horretan parte hartu nahi dutenekin itxaron zerrenda bat egingo dutela jakinarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.