Kukai konpainia saritu dute Leioako Umore Azokan

Gelajauziak ikuskizuna estreinatu bezain pronto, saria jaso du Kukai dantza konpainiak. Ostegun eta ostiralean aurkeztu zuen Leioako Umore Azokan Cesc Gelabertekin batera eraikitako ikuskizuna, eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eraman du kaleko artisten azokan.

Gelajauziak ikuskizuna estreinatu bezain pronto, saria jaso du Kukai dantza konpainiak. Ostegun eta ostiralean aurkeztu zuen Leioako Umore Azokan Cesc Gelabertekin batera eraikitako ikuskizuna, eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eraman du kaleko artisten azokan. Epaimahaiaren arabera, herri dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu dute, dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortuz. Atzo, igandearekin, Hondarribiko Arma plazan aurkeztu zuten Gelajauziak. Kukairen arabera, modu horretara, Nestor Basterretxea eskultorearen lana eskertu nahi izan dute proiektu horretan. Datozen emanaldiak Valladoliden (Espainia), Hendaian, Zizurkilen eta Idiazabalen izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.