Kopago eta pentsioei buruzko hitzaldia, ostegunean
Gabierrotako laguntasuna erretiratuen elkarteak, Larzabal, Fanderia eta Gabierrotako auzo elkarteek eta Duintasuna plataformak hitzaldi bat antolatu dute, ostegun honetarako, hilak 22, 18:30ean, Laguntasuna elkartean.
Gaurkotasuneko gaia izango dute, kopagoa eta pentsioen gainean arituko baitira.
Datorren astean ere hitzaldi errepikatuko dute, baina Beraunen. Asteartean izango da, 18:30ean, auzoko elkartean.
Sarrera doakoa da, eta interesa duten guztiei ireki diete deialdia.