EH Bildu egonkortu da Errenteria-Oreretan

Udal hauteskundeetan, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan eta Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Errenteria-Oreretan boto gehien lortu dituen koalizioa izan da ezkerreko alderdi abertzaleena. Hala, Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan EH Bildu izan da indar bozkatuena, 3.697 botorekin (%30,3). 2009ko hauteskundeetan (IIHE eta EA-Aralarrek) lortutako botoak baino 242 gehiago lortu ditu. PSE-EEren bidearekin kontrastatzen du. Oraingoan duela bost urteko hauteskundeekin alderatuta, ia botoen erdiak galdu ditu (-1.804), eta bigarren alderdia izan da, 2.725 botorekin (%22,4). Hego Euskal Herrian, oro har, gertatu bezala, nabarmentzekoak dira Errenteria-Oreretan Podemosek lortutako emaitzak ere (1.057): laugarren indarra izan da EAJren atzetik (1.680). Jeltzaleek boto batzuk galdu arren, mantendu egin dira 2009tik. Abstentzioa hiru puntu jaitsi da azken hauteskundeetatik:, eta %59koa izan da. Hona hemen emaitza guztiak. Parentesi artean 2009ko emaitzak daude:
  • EH Bildu: 3.697 (3.455)
  • PSE-EE: 2.725 (4.529)
  • EAJ: 1.680 (1.755)
  • Podemos: 1.057
  • IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 903 (285)
  • PP: 834 (1.257)
  • UPD: 474 (101)
  • PACMA: 142 (22)
  • EB: 93
  • Movimiento Red: 88
  • Primavera Europea: 86
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.