Elena Rodriguez igerilariak Europako Gazte Mailako Txapelketan parte hartuko du

Elena Rodriguez Santesteban igerilari errenteriarrak Europako Gazte Mailako Txapelketan parte hartu du. Uztailaren 9tik 13ra jokatuko dute, Dordethen (Herbehereak).

Elena Rodriguez Santesteban igerilari errenteriarrak Europako Gazte Mailako Txapelketan parte hartu du. Uztailaren 9tik 13ra jokatuko dute, Dordethen (Herbehereak). Espainiako selekzioan izan den baja bat dela eta, Rodriguezengana jo dute pertsona hori ordezkatzeko. Zehazki, errelebotako bular proban ariko da. Aurretik, ordea, beste zenbait probetan ariko da. Ostegun honetan bilduko da Moskun jokatuko duten nazioarteko txapelketa batean aritzeko. Bueltakoan, ekainaren 2an, Granadara joango da, Espainiako selekzioarekin Madrileko irekirako entrenatzera. Herbehereetatik buelta, Espainiako Junior eta Absolutu mailetako irekian parte hartuko du, uztailaren 13tik 20ra, Bartzelonan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.