Luz Duranen 'Plazara' irabazi du madalenetako kartel lehiaketa

Aurtengo madalenak badute kartela. Gaztaño auzoko Luz Duranek lehiaketara aurkeztutako Plazara lanak epaimahaikide aritu direnen babesa jaso du, gehiengo zabalarekin.

Aurtengo madalenak badute kartela. Gaztaño auzoko Luz Duranek lehiaketara aurkeztutako Plazara  lanak epaimahaikide aritu direnen babesa jaso du, gehiengo zabalarekin. Gaur eguerdian egin dute aukeraketa, Xenpelar etxean, han daudelako ikusgai lehiaketara aurkeztu diren 62 lanak. Kartela aukeratzen EH Bilduko Irune Balentziaga zinegotzia eta Julen Mendoza alkateaz gain, diseinua, marrazketa eta arte grafikoetan aditu diren hainbat lagunek parte hartu dute. Bestetik, herritarrek aukeratutako kartel irabazlearen barri ere eman dute. Lanak Txunpa, txunpa izena du eta Lara Olgerak sortu du. Madalena2014, kartel irabazlea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.