Saio bikoitza egingo dute larunbatean, Errenteriako musika bandaren 150. urteurrena ospatzeko

Errenteria Musikal Kultur Elkartea ospakizunez ospakizun dabil. Ez da gutxiagorako, aurten 150 urte bete baititu. Larunbaterako, hilak 7rako, musika dosi bikoitza prestatu dute. Alde batetik, XIX. Banden Alardea egingo dute. Eta bestetik, rock kontzertua antolatu dute, gauerako. Bietan Errenteria-Oreretako musika banda protagonista izango da.
EMKEko Banden Alardearen eta rock kontzertuaren aurkezpena

EMKEko Banden Alardearen eta rock kontzertuaren aurkezpena

Josu Mitxelena zuzendariak azaldu duenez, bi saioak egun berean izatean, publiko “ezberdinetara” iristeko asmoa dute “Banden alardea ekainero egiten dugu, eta hilabete honetan egin behar genuen nahi eta nahi ez. Rock kontzertua, berriz, Luis Mari Moreno Pirata-rekin landu dugu, eta berak hilabete honetan bakarrik ahal du”.   Egitaraua Banden alardea 19:00etan aterako da Alfontso XI.a kaletik. Erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu, eta Xabier Olaskoaga plazan bukatuko dute ibilbidea ordubete beranduago. Bertan kontzertua emango dute, herriko banda txikiak eta Irungo Kontserbatorioko Bandak. Bakoitzak errepertorio txiki bana eskainiko du, eta bukaeran biek batera joko dute. Gauean bestelako eskaintza izango da. rocka hain zuzen ere. 22:00etatik aurrera ohiko rock banda bat igoko da oholtza gainera, EMKEko bandak  lagunduta (Carlos Martinez Albisturrek zuzenduta). Deep Purple, Queen, Barricada eta beste hainbat talderen abestiak joko dituzte. “Zerbait ezberdina eskaini nahi dugu”, esan du Mitxelenak, “jende gehiagorengana iristeko. Azken finean, banda herri guztiarena da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.